Ardiak

Deskripzio motza:

Lau hanka dituzte, eta hauen amaieran apatxak. Gainera dimorfismo sexuala daukate, hau da, emeak eta arrak ezaugarri morfologiko desberdinak dituzte. Espeziearen arabera tonalitate ezberdinak izan dezakete: zuriak, beltzak, marroiak…

Zer jaten dute?

Animali belarjaleak dira, beraz beraien elikadura honetan datza: alpapa, haziak, zuhaixkak eta belarra.

Zertarako erabiltzen ditugu?

Ardiak esnea edo okela lortzeko erabili ohi da. Bere erabilera garrantzitsuena, berriz, artilea egitea da, arropa gehienak material honekin egiten baitira. Ardi batzuek, ordea, artilea beharrean ilea daukate, beraz, ezin dira honetarako erabili.

Ezaugarri interesgarriak:

  • 19 urte inguru bizi ohi dira
  • Batzuek adarrak dituzte
  • Haurdunaldi bakoitzeko arkume bat edo bi bakarrik izaten dituzte.
  • Haurdunaldiek 5 hilabete irauten dute
  • Gomendagarria da urte bat izan arte bere lehen arkumea ez izatea.
  • Gizakion antzerako sentimenduak dauzkate. Maitemindu, tristatu, eta deprimitu egiten dira beraien kide bat desagertzen edo sakrifikatua izaten bada.
Instagram