Behiak

vaca bilaketarekin bat datozen irudiak

Deskripzio motza:

Behia (emea) eta zezena (arra), lau hanka luzedun ugaztuna da. Lepo motza eta buztan luzea. Buruan, kopeta-ilea izan ohi dute, nahiz eta batzuk hori beharrean adarrak izan. Espeziearen arabera, kolore ezberdineko ilea izan dezakete; zuria mantxa beltzekin, marroia, zuria, beltza, gorria edo gorria mantxa beltzekin.

Zer jaten dute?

Normalean belarra jaten dute,baina batzuek azukre-kanabera ere ematen die. Gainera, haragirako diren behiei pentsua ere ematen zaie. Honetaz gain, hostoak, landareen sustraiak, haziak… ere jaten dituzte. Txahalak berriz, 6 hilabeteetara arte ama-esnez elikatzen dira, ondoren belarra eta aleak jaten hasten dira.

Zertarako erabiltzen ditugu?

Behiak ,gehienbat, esnea, okela, larrua eta adarrak egiteko erabiltzen dira. Gainera bere gorotza, ongarri bezala erabiltzen da.

Kuriositateak

  • 4 urdail dituzte
  • Egunean 9 ordu pasatzen dituzte jaten
  • 20 eta 25 urte inguru bizi ohi dira
Instagram