Zaldiak

 

Deskripzio motza:

Zaldia (arra) eta behorra (emea), 4 hankako ugaztuna da. Gainera, gaur egun bizirik diren Equus generoko 10 espezieetako bat da. Lepo eta hanka luzedunak dituen animalia da, baita buztan luzea ere. Bestalde, kolore desberdinetakoak izan daitezke; zuriak, beltzak, marroixkak…

Zer jaten dute?

Belarjaleak dira, eta belar eta gramineoez elikatzen dira. Anemia edo obesitatea bezalako osasun arazoak ekiditzeko elikadura egokia izatea oso garrantzitsua da.

Zainketa

Zaldiak eroso sentitzen diren eremu bat behar dute. Gainera periodikoki txertatu behar dira, eta barne eta kanpo desparasitazio egin behar zaie. Hortzak zaintzea ere oso garrantzitsua da, horregatik, beharrezkoa da sei hilabetero albaitari batek normalean sortzen diren odontofitoak limatzea.

Zertarako erabiltzen ditugu?

Zama desberdinetako garraiatzaile gisa erabili izan da, baita haragi iturri garrantzitsua ere. Kiroletan ere erabiltzen dira. Adibidez hipikan, edo zaldi lasterketetan ere erabiliak izaten dira, baita arazo psikologiko edo fiskoak dituzten pertsonen errehabilitazioan ere (ekinoterapia).

Kuriositateak:

  • Zaldien hortzak ez dira inoiz asteaz gelditzen.
  • Moxalak jaiotzetik ordubetera zutik jartzeko gai dira
  • Gutxi gorabehera 40 urte bizitzen ohi dira
  • Gutxi gorabehera 25 litro ur edaten dute egunero
  • Jaiotzean etorkizunean izango duten hanken tamainaren %90 izaten dute.
  • Kide baten heriotzarekin negar egiten dute.
  • Belarri bakoitzean 16 gihar dituzte
  • Jendea zaldi gainean dauden estatuen esanahi ezberdina daukate.
  • Zaldiak bi hankak airean baditu: zaldiak aurreko bi hankak airean baditu, zaldikoa batailan hil zen.
  • Hanka bat airean badauka batailan jasandako heriden ondorioz hil zen
  • Lau hankak lurrean baditu: Kausa naturalen ondorioz hil zen

 

Instagram